Industria Digitala 2024
Digitalizaziorako laguntzak, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzeko, teknologia digital eta jasangarrien bitartez.
Industria Digitala programaren helburua euskal enpresa guztiak bultzatzea da, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz, teknologia digital eta jasangarrien bitartez, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko lehiakortasun abantailak garatu ahal izateko.
Industria Digitala programak 23.000 €arte eskaintzen ditu urte eta enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatu eta/edo beren produktu, prozesu eta zerbitzuetan ezartzeko proiektuetarako. Hau da, bere balio-katean txertatzeko.
Proiektu horiek hainbat arlotakoak izan daitezke: Big Data, errealitate birtuala, biki digitalak, smart factory, merkataritza elektronikoa, enpresen kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa.
Laguntza eskatzeko amaiera data: 2024/11/04