Hazinnova: zure enpresan berrikuntza proiekturen bat gauzatu nahi?
Hazinnova programak hainbat esparrutan 50 orduko aholkularitza ematen dizu, enpresan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak gauzatzeko. Lau enpresak jada eskatu dute beren proiektuetarako laguntza Goiekiren bitartez.
Baina zein motatako proiektuak finantzatzen dira?
Hurrengo lerroetan adibide batzuk soilik ageri dira, baina beste hainbat proiektu gauzatu daitezke.
- Arlo ekonomiko-finantzarioan: Kostuen kalkuluak errazteko kalkulu orri baten diseinua edota negozioaren etorkizuna aurreikusteko hurrengo urteetako egoera finantzarioaren eskenatokiak ikustea.
- Barne administrazioaren arloan: enpresako egunerokotasuneko operatiban inefizientziak identifikatzea edota ERParen erabileraren optimizazioa.
- Ekoizpen arloan: ekoizpen plantaren layouta egokitzeko plangintza edota prozesuen automatizazioaren azterketa.
- Logistika arloan: enpresako logistika neurtzeko adierazle orriaren diseinua edota hornidura katearen kudeaketaren efizientzia neurtzea.
- Pertsonen arloan: belaunaldi aldaketarako enpresa prestatzea edota enpresaren lehiakortasunerako formakuntza planen deifnizioa.
- Bezeroen arloan: estrategia komertzial baten definizioa edota bezero potentzialen identifikazioa.
- Merkatu berrien arloan: produktu pertsonalizatuen linearen marketing plangintza edota merkatu berri baten prospekzioa.
- Produktu arloan: negozio ildo baten garapena edota enpresaren balio erantsiaren definizioa.
Hauek adibide batzuk besterik ez dira. Hazinnova programa urriaren 31ra arte edo aurrekontua agortu arte dago irekia eta honen inguruko informazio guztia hemen duzu eskuragarri.
Diru laguntzaren eskaeran interesa izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
- Xabier Perez (
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ) - Ane Urteaga (
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ) - Telefonoa: 943 16 00 40