Skip to main content

Txilen da Goieki proiektu ezberdinekin

Txilen da Goieki proiektu ezberdinekin

Goieki Goierri Valleyk antolaturiko misio batetan parte hartzen ari da, misio honen helburua, aurreko urtean Viña del Marreko udalak eta Goiekik hasi zuten bideari eta sinatu zen elkarlanari jarraipena ematea izanik.

Hitzarmenak hainbat lerro hartzen ditu bere baitan, baina, oraingo honetan, Viña del Marrek duen errealitate eta arazo bati aurre egiteko laguntza ematea izan da hizpide. Txileko zona honetan etxebizitza behar handia dago eta, honi, urtero izaten dituzten ezbehar ezberdinak gehitu behar zaizkio. Orain dela hilabete batzuk esaterako, izugarrizko suteek milaka familia utzi zituzten etxebizitza gabe.

Esan bezala, elkarlan honen baitan, etxebizitzak industrialki produzitzeko fabrika baten diseinuan eta berau dimentsionatzen lagunduko zaie. Honekin arazoari irtenbidea bertatik bertara emango zaio eta, gainera, balio erantsi altuko lanpostu zuzenak eta ez zuzenak sortuko dira fabrika horren baitan.

Misioaren bigarren zati batean, INACAP formakuntza teknikoko eskola bisitatu da. Inacapek eta Goierri Valleyk hitzarmen bat sinatu dute, besteak beste, Txiletik Goierriko eta inguruko enpresetara ikasleak praktiketan eraman ahal izateko. Honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, Goiekiko Industria Arloarekin jarri harremanetan. 

Data

12 Uztaila 2024

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia