Lanaren Zentzua lehiakortasun faktore gisa lantzeko aukera
Goiekitik eskualdeko enpresei zuzendutako balio erantsi altuko hastapen zerbitzu berria dugu esku artean. Lanaren Zentzua proiektuaren helburua enpresen lehiakortasuna hobetzeko, zuzendaritzarekin analisi-prozesu bat eginez, antolakuntza ahalduntzea da. Beste era batera esanda, proiektuak enpresaren errendimendua eta pertsonen ongizatea uztartzea du helburu.
Proiektu honetan izango den esku-hartzea zuzena eta banakakoa izango da eta lanketa Goiekiko taldearekin egingo du enpresak.
Lanaren Zentzua proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak bultzatu du, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan etorkizuneko enpleguaren inguruko hausnarketan zentratu den Think Tank-ak diseinatuta eta Goiekik Eskualdeak Programaren markoan gauzatuko du.
Erronka estrategikoa da Gipuzkoarentzat, ongizate handiagoa, ihes gutxiago eta absentismo gutxiago dakarrelako, eta, batez ere, enpresen lehiakortasuna hobetzen duelako (malgutasun handiagoa, erantzuteko gaitasunean, azkartasunean, kalitatean, produktibitatean...).
Proiektua hiru fasetan banatzen da:
1. Fasea: KONTZIENTZIA HARTZEA. Aurre-diagnostikoa, diagnostiko kuantitatiboa eta analisi kualitatiboaren bitartez, sentsibilizatu eta enpresa osatzen duten pertsonen ikuspegia ezagutzea da.
2. Fasea: PENTSAMENDU KRITIKOA LANTZEA. Hainbat lan saiotan, enpresako, sinesmenen, lan-sistemen eta jarreren inguruko hausnarketa sustatzea da helburua.
3. Fasea: EKINTZA PLANA PROPOSATZEA. Pentsamendu kritikoaren hausnarketan azaleratutako gaiei erantzuna emateko ekintza plan baten proposamena jarriko da mahai gainean.
Landuko diren palankak Informazioa, Lidergoa, Helburuak, Talde-lana, Formakuntza eta Autonomia izango dira.
Proiektu honetan parte hartzeko interesa izanez gero, kontakta gaitzazu:
Maialen Sanchez
Ane Urteaga