Belaunaldi-erreleboa gauzatzeko Lan Mentoring programa
Azaroan Lanbidek, Innobasquerekin lankidetzan, 10 eta 249 langile bitarteko enpresei zuzendutako Lan Mentoring zerbitzua abiarazi du. Beren plantilletan edo beren negoziorako kritikoak diren lanpostu zehatzetan belaunaldi-erreleboa modu arrakastatsuan nola jokatu behar dutenaren inguruan kezkatuta dauden enpresa txiki eta ertainei laguntzeko zerbitzu espezializatu eta doakoa da hau.
Goiekitik enpresei zerbitzu hau gerturatu nahi diegu eta horretarako Lan Mentoring zerbitzuaren inguruko aurkezpen jardunaldia antolatu dugu datorren azaroaren 29a, ostirala, 9:00etatik 10:30etara Goiekiko NBF eraikinean. Online konektatzeko aukera ere egongo da.
Jardunaldi honetan, zerbitzuaren xehetasunak eta zerbitzuaren onuradun nola izan aurkezteaz gain, CEG Innova enpresa izango dugu, zerbitzua dagoeneko bizi izan duena eta bere esperientzia partekatuko du.
Jardunaldiaren programa honakoa izango da:
- Ongietorria eta sarrera
- Lan Mentoring zerbitzuaren aurkezpena
- Nola izan Lan Mentoring zerbitzuaren onuradun
- CEGi enpresaren esperientzea Lan Mentoring zerbitzuan
- Galderak
Gehiago jakin nahi baduzu, kontakta gaitzazu:
Ane Urteaga Armendariz
Xabier Perez Dorronsoro
943 16 00 40