Zure enpresak badu jarraikortasuna jabetzan edota kudeaketan?
Gure gizartea zahartzen ari da, eta, horrekin batera, gero eta enpresa gehiagok zailtasun handiak dituzte beren jarduerari jarraipena emateko, lekukoa hartuko duen profesional faltagatik. Egoera honengatik, gure eskualdeak duen erronka garrantzitsuenetako bat enpresen ondorengotza da.
Adi egon! Laster, Goierriko enpresetan egungo egoeraren diagnostikoa egingo dugu, enpresek jabetzan eta/edo kudeaketan duten erreleboari dagokionez gaur egun duten egoera ezagutzeko. Diagnostiko horren ondorioak funtsezkoak izango dira Goiekik enpresei ondorengotzan laguntzeko izan behar duen zeregina zehazteko.
Diagnostiko hau Goierriko enpresen jarraipena bermatzeko proiektu baten barruan kokatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak finantzatua, proiektu hau Goierri Valleyk lideratzen du.