Lan Mentoring programaren aurkezpen saioa antolatu dugu
Pasa den azaroaren 29an Lan Mentoring zerbitzu espezializatuaren inguruko aurkezpen saioa antolatu dugu Lanbide eta Innobasqueren eskutik. Bide batez, CEGik bere esperientzia partekatu du.
Lan Mentoring Euskadiko enpresa txiki eta ertainei bideratutako laguntza-zerbitzu espezializatua da. Bertan, negoziorako kritikoak diren lanpostuetan, belaunaldi-erreleboa arrakastaz lantzea eta ezagutza era egokian transferitzea lantzen da, ezagutza kritiko hori enpresan geratzea bermatuz.
Zerbitzu hau hiru fasetan gauzatzen da: diagnostikoa, aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza zuzena eta 50 orduko aholkularitza pertsonalizatu eta doakoa eskaintzen du.
Zerbitzu hau ez da zuzendaritza mailako ezagutzara mugatzen, izan ere, enpresa batean negozioaren biziraupena eta garapena bermatzen duen ezagutza edozein mailatan egon daiteke. “Eta zer gertatuko da ezagutza kritikoa duen pertsona hori enpresan falta denean?” Lan Mentoring zerbitzuak galdera honi erantzutea bilatzen du.
2023 hasieran CEGi-k Lan Mentoring-en proiektu pilotuan parte hartu zuen. Enpresak erreleboa gertu zuen pertsona baten ezagutza kritikoa zela ikusita, lanketa sakona egin zuen eta pertsona horren ezagutza enpresan modu iraunkorrean geratzea bermatu zuten. Azaroaren 29ko saioan bere esperientzia partekatu du.
Lan Mentoring zerbitzua 2024ko azarotik irekia dago, 10 eta 249 pertsonako enpresa ororentzat. Informazio gehigarria behar izanez gero, kontakta gaitzazu.