Argentinako merkatua arakatzen

Goiekiko industria arloaren zeregina eta helburua bailarako enpresen lehiakortasuna areagotzeko baliabideak ematea da, besteak beste.
Eskaintzen diren arlo guztietako zerbitzu horietako bat nazioartekotzea da, eta horren ildotik martxan jarri den proiektu baten berri ematea da albiste honen asmoa.
Argentinako garapen agentzien eskutik eta erkidegoko beste hainbat agentziekin batera, bertako merkatuan prospekzio lanak burutzea da helburu nagusia. Ordizian jaiotako eta 22 urte dituen Ander Calvillo izango da proiektu honen arduraduna.
Aukera hau Global Training programaren eskutik dator, atzerrian profesionalki trebatzeko aukera eskaintzen duen beka bat. 8 hilabetez egongo da Ander Argentinan, beraz interesa duenak,
Zergatik aukeratu duzu proiektua?
Betidanik izan dut jakin-mina atzerrira joateko lanera, eta aukera hau azaleratu zitzaidanean ez nuen bi aldiz pentsatu. Hasierako momentutik banekien proiektu honen inguruan zein izango zen hartuko nuen erabakia.
Orain dena errealitatea dela ikusi eta gero, inoiz baino gogotsuago nago Argentinara joateko. Proiektua oso interesgarria da, gure eskualdeko sareak zabaltzea zein indartzea izanik helburu nagusia.
Hau guztia burutzeko gai izango naizela pentsatu nahi dut. 8 hilabete pasako ditut nire etxetik kanpo, munduko beste aldean, baina ziur nago alde batetik edo bestetik irakaskuntza asko izango ditudala.