Skip to main content

Abian da ETE DIGITALA programa

Abian da ETE DIGITALA programa

Aurreko urteetan bezala, hemen da enpresen ERALDAKETA DIGITALA lantzeko ETE DIGITALA programa.

Urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Garapen Agentzien arteko hitzarmen baten bidez aurrera eramaten den programa da hau. Helburua Gipuzkoako, eta gure kasuan Goierriko, enpresen eraldaketa digitala bultzatzeko neurrirako bide orrien definizioa burutzea da.

Horretarako, parte hartu nahi duten enpresek kanpo aholkulari espezializatu baten laguntza izango dute enpresarentzat inolako kosturik gabe. Kanpo aholkulari honek enpresaren egoera, baliabideak, estrategia eta merkatua aztertuko ditu eta, honen ondoren, enpresak jarraitu beharreko bide orria definituko da.

Goierriko ETE guztientzat dago bideraturik programa hau eta enpresaren batek parte hartu nahiko balu Goiekiko Industria arloarekin jarri beharko du harremanetan:

•    Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
•    943 16 00 40

Data

17 Urtarrila 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia