Skip to main content

HAZILAN + proiektua martxan da enpresentzat

HAZILAN + proiektua martxan da enpresentzat

2024tik aurrera, Hazilan + proiektua garatzen ari da, Euskal Herriko 2021-2027 programa operatiboko egitasmoaren barruan (POPV FSE+ 2021-2027). Proiektu horren finantzaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du eta Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatzen du.

Goiekik Goierri mailako HAZILAN + proiektua lideratuko du eta helburu nagusia eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea eta enplegagarritasuna handitzea da. Era berean, eskualdeko enpresei pertsona kualifikatuen gaitasun profesionalak garatzen laguntzeko eta etorkizuneko langileak ezagutzeko aukera ematen die HAZILAN+ -ek, beren enpresan praktiketan hartuz.

Ibilbide guzti hau enpresen eta Goiekiren arteko harreman eta lanketa estu batean oinarrituko da. Horretarako, lehen urratsa, enpresek izango dituzten profil beharra identifikatzea izango da.

Alde batetik, Goierriko enpresa industrialei honako galdetegi hau betetzea eskatuko zaie. Bertan, etorkizunean beharko diren profilen eta formakuntzen inguruan galdetzen da (interesa izanez gero, erantzun galdetegia HEMEN).

Bestalde, eta oso garrantzitsua, interesa duten enpresekin bilera edo jardunaldi bat burutuko da. Jardunaldi honetan galdetegiaren ondorioak aurkezteaz gain, proiekturako garrantzitsua den informazioa elkarbanatu eta horren inguruan hitz egingo da. Ekarpen hauekin proiektua errealitatera gehiago hurbiltzeko.

Jardunaldi hau urtarrilaren 24an izango da, 8:30-10:30 Goiekiko NBF eraikinean. Izena emateko bidali email bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidea zuen partehartzea konfirmatuz.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago behar duenak, jarri harremanetan Goiekiko industria arloarekin.

Data

17 Urtarrila 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia