Gaitasun Digital Profesionalak programaren aurkezpena

Pasa den martxoaren 7an SPRIren Gaitasun Digital Profesionalen inguruko informazio-jardunaldia antolatu genuen. Programa honek IKANOS eredua oinarri hartuta, pertsonen eta digitalizazioaren arloan aholkularitza espezializatua eskaintzen du.
Gaitasun digital profesionalak erakundeei aurrera egiteko aukera ematen dieten tresna dira, enpresa-ehunaren lehiakortasuna eta merkatu-posizionamendua bultzatuz. Horretarako, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren berezko egoera ezagutzea, erakundea osatzen duten pertsonen gaitasun digital profesionalen analisi eta hobekuntza plan indibidualizatu bat egin ahal izateko.
SPRIren 2025eko Gaitasun Digital Profesionalak programa datozen asteetan argitaratzea aurreikusten da. Bertaratu ziren enpresek, lehengo urtean Biok Zerbitzuak-ek izandako esperientzia ezagutu ahal izan zuten.
Programa aurkezteaz gain Adimen Artifizialak eskaintzen dituen aukerez hitz egin zen zen eta bertaratutakoek eskura dauden tresna ezberdinen aplikagarritasuna ezagutzeko aukera izan zuten aditu baten eskutik.