Skip to main content

Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoen departamentuaren laguntza programen aurkezpena

Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoen  departamentuaren laguntza programen aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025 honetarako definiturik dituen diru laguntzen lineen aurkezpena burutu du Goiekin.

Koldo Peciñak, Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiak, eta Jon Gurrutxagak, Berrikuntzako Zuzendariak, aurkeztu dituzte enpresentzat izango diren laguntzen laburpena.

Jardunaldian Goierriko hainbat enpresez gain, Tolosaldeako eta Urola Garaiko enpresek ere hartu dute parte.

2025 honetan, honako lerro hauetan eskainiko ditu laguntzak Aldundiako Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoen departamentuak:

  • Pertsonak eta Talentua
  • Ekintzaileak
  • Berrikuntza
  • Digitalizazioa eta Industria 4.0
  • Lehiakortasuna
  • Sustapena
  • Jasangarritasuna

Aurkezpenean zehar bertaratutakoek zalantzak eta galdera uagri egin dizkiote bi zuzendariei.

 

Data

15 Apirila 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia