Skip to main content

Migrazio-prozesu eta mugen inguruko jardunaldia

Migrazio-prozesu eta mugen inguruko jardunaldia

Goiekitik eskualdeko enpresen garapena eta iraunkortasuna sustatzen jarraitzen dugu.


Nazioartekotzeak paper garrantzitsua du enpresa askoren negozio-garapenean, eta migrazio-prozesuak kudeatzea zaila izan daiteke sarritan.


KPMGrekin elkarlanean, jardunaldi bat antolatu dugu eskualdeko enpresetara bideratua, prozesu horietan funtsezkoak diren hainbat gako argitzeko asmoz.


Hurbildu diren enpresek aukera izan dute beren kasu errealen inguruko galderak egiteko, besteak beste.


Jardunaldi oso interesgarria izan da, eta enpresek oso positiboki baloratu dute.

Data

15 Apirila 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia