Skip to main content

Hazinnova programaren edizio berria

Hazinnova programaren edizio berria

Hazinnova programa abian da, hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza eskainiz. Eta Goieki bidelagun izango duzu.

Proiektu berritzaileei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak zailtasunak suposa ditzakete enpresa txikiek berrikuntza-prozesu horiei aurre egiteko eta merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzeko. Oztopo hori ezabatzeko sortu zen doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da Hazinnova, lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrien ezarpena errazteko. Horrezkeroz, Hazinnova zure ETEarentzat berrikuntzarako ate berri bat da.

Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu.

Hazinnova programaren bidez, 50 orduko aholkularitza jasoko du enpresak honako esparruetan: 

  • Ekoizpen jasangarria
  • Bezeroak
  • Talentua / Pertsonak
  • Ekonomia eta finantza-kudeaketa
  • Administrazio-prozesuak
  • Merkatu berriak
  • Produktua 
  • Logistika jasangarria

Informazio guztia hemen aurkituko duzu. 

Data

08 Maiatza 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia