Skip to main content

Zure negozioa Adimen Artifizialaren bidez bultzatzeko formakuntza

Zure negozioa Adimen Artifizialaren bidez bultzatzeko formakuntza

INPLANTALARIAK programak zure enpresak behar duen digitalizazio ibilbidea egiten lagunduko dizu, talde txikian prestakuntza eta banakako aholkularitza eskainiz. 

Autonomo eta enpresetako pertsonetara bideratuta, Goiekitik Adimen Artifizialaren (AA) laguntzaz negozioa digitalizatzeko ibilbidean hiru tailer praktiko antolatu ditugu:  

  • Zure bezeroak AArekin konkistatu (2025/06/11). Salmenten esparruan eraginkorragoa izateko edukia sortzen ikasiko duzu.
  • Automatizatu zereginak eta ezabatu akatsak (2025/06/18). Prozesuak automatizatu eta akatsak murrizteko baliabideak zeureganatuko dituzu.
  • Aztertu zure eskaera eta proiektuak AArekin (2025/06/25). Bertan datuak modu adimentsuan kudeatzen ikasiko duzu. 

Zerbitzu hau SPRIren Aholkularitza Teknologikoaren bidez eskaintzen da eta doakoa da. 

Informazio gehigarria jaso nahi baduzu, bete honako galdetegia

Data

13 Maiatza 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia