Lehiaren arloko araudia betetzeko programak: UNE 19603:2023
Sarrera
Lehiaren askatasuna urratzeagatik ezartzen ari diren zigorrak eta autonomia erkidegoetako agintariek arlo horretan egiten duten lana gero eta garrantzitsuagoak dira egungo testuinguru ekonomikoan. Testuinguru horretan, berriki argitaratu da UNE 19603 araua, Euskadiko Lehiaren Agintaritzaren parte-hartze zuzena izan duen ekimen batean, enpresek lehiaren arloan betetzeko programak ezarri ahal izateko tresnak eskaintzeko helburuz, espedienteak eta zigorrak saihesteko.
Arlo honetan programa bat ezartzea ezinbesteko tresna bihurtzen da, ikerketa-espediente eta zigor batean sartzeak ekar dezakeen kalte ekonomiko eta ospe-kalteak ekiditeko.
Jardunaldian UNE 19603:2023 arauaren xehetasunak ezagutzeko aukera izango da, baita lehiaren arloko compliance-programak enpresetan izatearen garrantzia eta onurak ere.
Data: 2025eko maiatzaren 27a
Tokia: Goieki / Goierri Valley (Arranomendia 5, NBF eraikina, 20240 Ordizia)
Programa
10:00 h. – Aurkezpena. Jardunaldiaren hasiera.
Lehia eta jarduera ekonomikoa. Enpresetan lehiaren arloko compliance-programak izatearen garrantzia eta abantailak.
10:45 h. – Lehiaren askatasunaren kudeaketa-sistemak. UNE 19603 araua
11:15 h. – Galdera erantzunak
11:30 h. – Amaiera
Jardunaldia María González, Arpa A&C Donostiako zuzendaria, Lehiaren Zuzenbideko Sailaren arduradunaren eskutik izango da.
Zure enpresa jardunaldi honetan parte hartzeko interesa badu, mesedez, bete formulario hau: https://forms.office.com/e/wiXQ6CqwrP