Skip to main content

Oraindik aukera duzu Fabrikazio Gehigarriak nola lagundu diezaioken zure enpresari ezagutzeko

Oraindik aukera duzu Fabrikazio Gehigarriak nola lagundu diezaioken zure enpresari ezagutzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goiekiren hitzarmen baten ondorioz, urtero aukera ematen zaie bailarako 2 enpresei Fabrikazio Gehigarriak nola lagundu dezakeen enpresen lehiakortasuna hobetzen identifikatzeko.

Programa honi esker, Goierri Valleyk duen HUB 4.0-ko lantalde espezializatuak enpresa aztertzen du eta, hortik, Fabrikazio Gehigarria non aplikatu daitekeen identifikatzen laguntzen du.

Honekin, bide orri baten definizioa egiten da, enpresak gero aurrera eraman dezan plana.

Prozesu hau %100ean dago diruz lagunduta, beraz, enpresarentzat ez du inolako kosturik.

Prozesuak honako fase hauek ditu:

  • Sektoreko aplikazioen identifikazioa
  • Enpresarentzat interesgarri diren aplikazioak
  • Balidazio tekniko eta ekonomikoa
  • Ideiak lehenestea

Zure enpresan Fabrikazio Gehigarriak suposatu ditzakeen onurak identifikatzen laguntzea nahi baduzu, jarri lehenbailehen Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean harremanetan.

Data

14 Maiatza 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia