Skip to main content

Zure enpresaren erronkei aurre egiteko bidelagun gaituzu

Zure enpresaren erronkei aurre egiteko bidelagun gaituzu

Goiekiko industria arlotik indarrez ekin diogu ikasturte hasierari. Goierriko industria babestu, bultzatu eta dinamizatzen jarraitzen dugu, gero eta lehiakorragoa izan dadin. 

2025-26 ikasturte hasiera honetan, eskualdeko enpresei deia zabaldu nahi dizuegu. Zuen enpresak erronkaren bat baldin badu, zure bidelagun izango gara, besteak beste, honako arloetan: 

  • Ekoizpenean berrikuntza eta jasangarritasuna
  • Bezeroetan berrikuntza edo dibertsifikazioa
  • Pertsonen edo talentuaren kudeaketa hobetzea
  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzea
  • Prozesu administrazioak optimizatzea edota digitalizatzea
  • Merkatu berrietara sarrera
  • Balio proposamena lantzea edo hobetzea
  • Produktu edo soluzio berriak eskaintzea
  • Logistikan berrikuntza txertatzea
  • Enpresaren erreleboa lantzea
  • Etab. 

Erronka hauei guztiei erantzuteko, eskuartean ditugun baliabide desberdinak jar ditzakegu zure enpresaren eskura –programa publikoak edota Goiekik zuzenean kudeatzen dituenak–.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Xabier Perez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)
Ane Urteaga (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)
Telefonoa: 943 16 00 40

Data

10 Iraila 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia