Skip to main content

ETEentzat erreferente bihurtu den Re-Think Industry-ren laugarren edizioa burutu da

ETEentzat erreferente bihurtu den Re-Think Industry-ren laugarren edizioa burutu da

650 profesional baino gehiagok parte hartu dute kongresuan, non adimen artifizialak, nazioartekotzeak, barne-ekintzailetzak eta partaidetzazko kudeaketa-eredu berriek enpresen lehiakortasuna nola sustatu dezaketen aztertu den.

Jardunaldiari hasiera, Unai Andueza, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, Andoitz Korta ,Eusko Jaurlaritzako Industria Sustapeneko sailburuordeak eta Jon Insausti, Donostiako alkateak eman diote.

Ondoren, solasaldi oso interesgarri bat burutu dute Eider Mendoza Diputatu Nagusiak eta Cristina Garmendia, COTEC Fundazioko presidenteak. Biak berrikuntzaz, honen inpaktuaz, nola neurtu ditzakegun emaitza horiek eta honek zein ondorio dituen eztabaidatu dute.

Jarraian, orain arte bezala, 4 mahai paralelo burutu dira. Bakoitzean Gipuzkoako 5 ETE ezberdinek hartu dute parte. Honako mahai edo gaiak landu dira: Adimen Artifiziala, merkatuen nazioartekotzea eta dibertsifikazioa, barne-ekintzailetza eta negozioen dibertsifikazioa eta parte-hartze kudeaketa eredu berriak.

Kongresuari amaiera emateko, Javier Aizpuruak, BasQko Zuzendari Zientifikoak, "Teknologia kuantikoak: zientziatik industriara" hitzaldia eskaini du. Helburua kuantika bera era xume batean bertaratutakoei azaltzea izan da.

Hainbat izan dira bertaratu diren Goierriko enpresa eta eragileak.

 

 

Data

13 Azaroa 2025

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia