Abian da 2025-2026 ETE DIGITALA programa
Aurreko urteetan bezala, hemen da enpresen ERALDAKETA DIGITALA lantzeko ETE DIGITALA programa.
Urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Garapen Agentzien arteko hitzarmen baten bidez aurrera eramaten den programa da hau. Helburua Goierriko enpresen eraldaketa digitala bultzatzeko neurrirako bide orrien definizioa burutzea da, errealitatetik eta estrategiaren azterketatik abiatuta.
Horretarako, parte hartu nahi duten enpresek kanpo aholkulari espezializatu baten laguntza izango dute enpresarentzat inolako kosturik gabe. Kanpo aholkulari honek enpresaren egoera, baliabideak, estrategia eta merkatua aztertuko ditu eta, honen ondoren, enpresak jarraitu beharreko bide orria definituko da.
Goierriko ETE guztientzat dago bideraturik programa hau eta enpresaren batek parte hartu nahiko balu Goiekiko Industria arloarekin jarri beharko du harremanetan:
•
• 943 16 00 40