Skip to main content

2026an Industria Arlotik landuko dena

2026an Industria Arlotik landuko dena

Abenduan ospatu zen Goiekiko Administrazio Kontseiluan 2026ko kudeaketa plana onartu zen. 

Industria Arloaren helburua bailarako industriei zerbitzuak eskaintzea da hauek lehiakorrak izaten jarraitu dezaten, etorkizuneko iraunkortasuna indartuz. Honen ondorioz, bailaran kalitatezko enplegua mantendu nahi da.

Helburu hauek lantzeko, Industria Arlotik zerbitzu eta proiektu hauek landuko dira 2026an:

 

DIGITALIZAZIOA.ETE DIGITALA: digitalizazioa enpresetan lantzea, helburua, Goierriko ETEek Eraldaketa Digitala burutzeko dinamizatzaile izanik. 

 

BETEK: Berrikuntza Teknologia bideratzeko, enpresei bidelaguntza eskainiko zaie

 

ESKUALDEAK: 

  • Enpresen arteko elkarlana sustatzeko mahai ezberdinen dinamizazioa (Goierri Valley elkartearen bidez).
  • JARRAIKORTASUNA eta PERTSONAK. Enpresen jarraikortasuna eta pertsonen fidelizazioa lantzeko azterketa eta zerbitzu ezberdinak ezarriko dira abian.
  • BARNEKINTZAILETZA. 3 enpresei barnekintzailetza prozesuak dinamizatzeko zerbitzua eskainiko zaie.
  • LANAREN ZENTZUA. 3 enpresatan, enpresa ereduak eraldatuz, pertsonen autonomia sustatzeko proiektua. 

 

BESTE ZERBITZU BATZUK: Goiekik beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu enpresen garapenerako. Hau horrela izanik, 2024 urtean ere, zerbitzu hauek eskaintzen jarraituko du. 

  • Espazio industrialen kudeaketa.
  • Dirulaguntzak.
  • Formakuntza. Adimen Artifiziala gerturatu

Data

15 Urtarrila 2026

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia