Goierri Valleyk RLBO 360º zerbitzuaren lehen emaitzak aurkeztuko ditu

Goierri Valleyk RLBO 360º zerbitzuaren lehen emaitzak aurkeztuko ditu urriaren 14an. Ekimenaren helburua da ETEei belaunaldi-erreleboaren plangintzan laguntzea, bai kudeaketari bai jabetzari dagokienez.
2024an zerbitzua diseinatzen hasi zirenetik, sei enpresak parte hartu dute prozesuan, beren egoera aztertu, erreleborako aukerak identifikatu eta negozioaren jarraikortasuna bermatzeko bide-orriak definitzeko.
Horretarako, «RLBO 360º: ETEen jarraipena lantzen» jardunaldia egingo da urriaren 14an, 9:00etan, Goierriko Berrikuntza Guneko NBF eraikineko Kontseilu Gelan. Bertan, zerbitzuan parte hartu duten bi enpresak beren esperientziak eta ikaskuntzak partekatuko dituzte.
RLBO 360º zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskuratu edo jardunaldian izena eman nahi dutenek, bertaratzeko gonbidapena zabalik dute, inolako konpromisorik gabe.
Izen-ematea: RLBO 360º – ETE industrialen jarraikortasuna
Informazio gehiago:







