Adimen Artifiziala txertatzeko doako aholkularitza Goierriko enpresen eskura

Adimen Artifiziala (AA) gero eta gehiago ari da enpresen eguneroko jardunean lekua hartzen. Prozesuak automatizatzeko, denbora aurrezteko, kostuak murrizteko eta erabakiak hobeto hartzeko aukera eskaintzen du, betiere pertsonen ezagutza eta ikuskaritzarekin uztartuta.
Helburu horrekin, SPRIk Inplantalariak doako zerbitzua eskaintzen du, enpresei teknologia berrien aplikazio praktikoan laguntzeko. Zerbitzuaren bidez, enpresek aukera dute beren jardueran balioa sor dezaketen aukera teknologikoak identifikatzeko eta irtenbide egokiak ezartzeko orientazioa jasotzeko.
Ez da teknologia txertatzea teknologia bera dela eta. Gakoa negozioaren erronkei erantzuten dieten erabilera praktikoak aurkitzea eta produktibitatea nahiz errentagarritasuna hobetzea da.
Programa honen bidez, enpresek honako hauetarako laguntza jaso dezakete:
- Adimen Artifizialaren eta beste teknologia digitalen erabilera-aukerak identifikatzea.
- Enpresaren beharretara egokitutako irtenbideak aztertzea.
- Prozesuen eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzea.
- Teknologia berriak modu seguruan eta eraginkorrean txertatzeko orientazioa jasotzea.
Gogorarazi nahi dugu zerbitzua doakoa dela eta egungo deialdiaren barruan eska daitekeela oraindik.
Gainera, Inplantalariak programak enpresetara zuzendutako tailer teknologikoak egiteko aukera ere eskaintzen du, intereseko gaietara egokituta.
Informazio gehiago nahi baduzu edo zerbitzua eskatu nahi baduzu egin klik hemen.







