Skip to main content

Eskoziako delegazio bat Goierrin

Scottish Development International, Eskoziako nazioarterako garapen agentziako bi kide, Paul O’Brien eta Anusha Appadoo, eta Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaile Henry Jeffrey Goierri bisitatu zuten Apirilaren 24ean.SDI Delegazioa Goierrin 1

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatu Jon Peli Uriguenek eta Goiekiko lehendakaria Igor Egurenek harrera egin zieten Eskoziako ordezkariei Goierri Eskolan. Ondoren, ordezkariek SDIren lana azaldu zieten jardunaldiko partehartzaileei eta Gipuzkoako energía alorreko zenbait enpresen aurkezpena jaso zuten.SDI Delegazioa Goierrin 2

Eguerditik aurrera Irizar Forge, Indar eta AMPOk jaso zuten delegazioaren bisita.

Ekimen honen bidez, Gipuzkoako energia sektoreko ehun industrialaren lagin bat bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten eskoziar ordezkariek.SDI Delegazioa Goierrin 3

Delegazio hau Goiekik sustatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Gipuzkoa-Eskozia proiektuaren barruan garatu da.

Data

04 Maiatza 2015

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00