Skip to main content

Negozio aukerak Txilen

Irudia txile 1

Pasa den astelehenean, irailaren 7an, Goiekin Txilek herrialde bezala, enpresa industrialei eskaintzen dizkien negozio aukeren inguruko jardunaldia eskaini zen, interesatua egon zitekeen enpresa orori bideratuta. Bertan Eñaut Gereñu, Gertuko S.L., izan zen hizlari. 

Jardunaldi honen helburua enpresek nazioartekotze prozesuan beraientzat arrotza izan daitekeen herrialde baten inguruko informazioa jaso eta nolabait hauen ideiak sendotzea izan zen; herrialde honetan aukerarik izan dezaketela ikus zezaten.  

Txile enpresa industrialei aukera handiak eskaintzen dizkien herrialde hegoamerikarra da, minak, energia mundua eta eraikuntza dira hiru sektore garrantzitsuenetarikoak bertan. Herrialdearen inguruko aurkezpen bat burutu zen lehenik eta behin, baita egungo Txileren inguruko egungo egoera ere. Gobernuak enpresa kanpotarrekiko duen jarrera landuko da, eskaintzen dituzten laguntza eta abantailetan sakonduz. Aukera zehatzak aipatuko ziren, informazioa eskaintzeaz gain, kasu errealak ikus zitzaten enpresek.

Eñaut Gereñu ordiziarrak ederki ezagutzen ditu gure enpresa industrial txikiak eta Hego Ameriketako herrialde desberdinen eta Euskal Herriaren artean harremanak estutu nahian dabil lanean.

 

Data

07 Iraila 2015

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia