Skip to main content

Gamesa Latinoamerikako Erosketen Zuzendariak Goierri bisitatu du

 IMG 0204

Eolikoen sektorean lan egiten duen eta Mexikon kokatuta dagoen enpresa hau hornitzaile berrien bila ari da eta Goierriko industriaren gaitasunak ezagutu nahi izan ditu. Manu Uribarri bizkaitarrak, Gamesako Latinoamerikako Erosketen Zuzendari denak, gogo handiz hartu zuen Get Goierri Basque Country-tik luzatutako gonbidapena.

Goierriko sektore metal-mekanikoko 220 enpresa sarearen gaitasunak aurkeztu dizkio: 15 kilometrotan ingeniaritza, forja, fundizioa, galdaragintza, mekanizazioa, elektromekanika, tratamendu, muntaketa eta mantenimendua. Bide batez Gamesak dituen beharrak hasetzeko gaitasuna duten bailarako bost enpresa bisitatu ditu. “Agerian geratu da Goierrin dagoen tradizio industriala handia dela eta enpresek potentzial izugarria dutela. Goierriko enpresa txikiek etorkizun handia dute” azaldu zuen Uribarrik.

Bisiten ondoren “Latinoamerikan eolikoen sektorerako aukerak” jardunaldia burutu da, eskualdeko hamasei enpresa bertaratu direlarik. Goiekiko Zuzendari den Iker Galparsororen sarrera laburraren ondoren, jardunaldira gerturatutako enpresa bakoitzak, Get Goierriren azken urteetako ekimenak ahalbidetu dituen Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Manu Uribarrik norbere burua aurkeztu dute.

Manu Uribarrik eolikoen sektorea mundu mailan igarotzen ari diren egoera azaldu du, baita GAMESAk sektore honetan duen papera, aukera eta aurreikuspenak ere. Gamesak hornitzaileekiko duen konpromezua azaldu du, elkarlanean lan egiten dutela, epe ertainera bermeak eskaintzen dizkielarik. “Hornitzaileak balio erantsi handia eskaini diezaioke Gamesa bezalako enpresa bati, prozesuaren eraginkortasunerako soluzioak emanaz” aholkatu die enpresei.

Goierriko enpresek Latinoamerikan dituzten aukerez ere hitz egin da. “Bezeroen dibertsifikazioa bilatu behar duzue, zoazen merkatura zoaztela, horrek egingo zaituzte indartsu”.

"Eskualdetik mugitu gabe halako bezero potentzial bat gurera gerturatu eta aukerak ikusaraztea ikaragarria da" esan du enpresa batek.

Bisita hau Get Goierrik, besteak beste Mexikora, herrialde emergente eta potentzialetara egindako bidaien ondorioa da. Get Goierri Basque Country-k, Goierriko enpresen alianza estrategikoaren ildoan, lanean jarraituko du Goierriko enpresa produktiboei lehiakorrago izaten laguntzeko bidean eta enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzeari bidea erraztuaz.

Data

18 Maiatza 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00