Skip to main content

Birzitek Engineering saritua izan da Ecoembesen R sarietan

Imagen1

Birzitek engineering enpresa Ecoembesen R sarietako berrikuntzako proiektu hoberenen sailan saritua izan da, haurrentzako eta helduentzako fardelak birziklatzeko eta balorizatzeko aurkeztutako soluzio jasangarriagatik.


Asteazken honetan Francisco Giner fundazioan ospatutako sarietan, Ecoembes, Espainia mailan ontzien berreskuratzea eta bilketa selektiboa bultzatzen duen erakundea, ingurumenaren babesa sustatzen duten entitate guztien lana eskertzeaz gain, merkaturatzen diren produktu berrietan birziklapen eta jasangarritasun neurri berritzaileak bultzatzea eskertu du.


Zentzu honetan, Birzitek Engineering saritua izan da produktu xurgatzaile higienikoak (haurrentzako fardelak, heldunetzako xurgatzaileak etab.) birziklatzeko eta balorizatzeko garatutako berrikuntza eta ikerkuntza proiketuagatik. Enpresa berri hau Goierriko eskualdeko hainbat enpresa ezberdinen artean kolaborazioaren bitartez sortzeaz gain, eskualdeko garapen agertziaren(Goieki) eta Get goierri estrategiaren laguntza izan du.

 

Eta fardelak hondakin bat baino gehiago izango baziren?
Inori ez zitzaion bururatuko haurrentzako fardelak eta inkontinentziarako xurgatzaileak bigarren erabilera bat izango zutenik ... baina kontuan izanda urtero Espainian 900.000tonelada sortzen direla eta hauek ingurumen inpaktu ugari sortzen dituztela zabortegien bidez eliminatzen direlako. Birzitek enpresa ikertzen hasi zen hondakin hauei soluzio jasangarri, integrala eta berritzailea emateko eta berreskuratutako lehengaiei bizitza berri bat emateko.

Laster beraien prozesuari buruzko zehaztasun gehiago ezagutu ahalko dituzue web gune berrian www.birzitek.com

Imagen2

Data

05 Abendua 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia