ETEen Foroa ospatu da

Pasa den otsailaren 6ean, ohiko ETEen Foroa ospatu zen Goiekin. Bertan 2016ko ekintzen emaitzak eta lehiakortasun estrategiarekin aurrera jarraitzeko proposamena zabaldu zaizkielarik.
Goiekik ia badarama hamarkada bat enpresen arteko lankidetza sustatzen, bere garaian sortutako Goierriko Lankidetza Sarearen bidez, honen helburu nagusia enpresak kapazitatzea eta elkarren arteko harremanak estutzearekin batera, sinergiak bilatu eta indarrak batuta negozio aukera berrietara bideratzea ahalbidetuz. ETEen Foroa, Traktoreen Foroa eta Industria Foroak osatzen dute sare hau, eta kasu honetan, ETEen Foroaren txanda izan da.
2016ko balantzeari dagokionez, produktu, sektore eta merkatu berrietan egindako lanen inguruko laburpen xumea eskaini da baita proiektu estrategiko horien bidez, enpresek lortutako emaitzak ere.
Bestalde, lehiakortasun estrategiari dagokionez, 2016. urtera arte, aurreko lerroetan aipatutako produktu, sektore eta merkatu berrien ildoei ekin bazaie ere, 2017. urtetik aurrerako asmoa enpresen beharretara proaktiboki eta era zabalagoan gehiago doituko diren ekintzak ere burutuko dira.