Skip to main content

Goierriko hainbat udalerrik, Goiekiren bitartez, e-Menhir Energy plataforma ezarri dute zerbitzu energetikoen kudeaketa errazteko

Goierriko hainbat udalerrik, Goiekiren bitartez, e-Menhir Energy plataforma ezarri dute zerbitzu energetikoen kudeaketa errazteko

IP21 eta Hispavista Labs, Goierriko Garapen Agentziaren bitartez, zerbitzu energetikoen kudeaketa hobetzeko eta Smart Cities kontzeptuan oinarritzen den plataforma baten sorkuntza ahalbidetzeko, e-Menhir Energy plataforma garatu dute. Neurketa, analisi eta konparaketen estrategia planifikatu bati esker, eskualdearen kontsumo energetikoa arrazionalizatzen eta sustatzen lagunduko du.

Gaur egungo sektore energetikoa, Goierriko sektore estrategikoan bihurtu da eskualdearen erabateko garapenerako. Horregatik, arlo honetan egokitu beharreko zereginak, ingurumenarekin erlazionatutako proiektu berrien sorkuntzarekin, eta instalazio energetikoen eraginkortasuna hobetzeko ekintzekin lerrokaturik egon behar dute L4/2019 Legea bete ahal izateko. Honen eraginez, Goiekik, eta eskualdeko 18 udaletxe ezberdinek, energia-mahai baten bitartez, e-Menhir Energy plataforma ezartzeko apustua egin dute udalerrien zerbitzu energetikoen kudeaketa erraztu eta monitorizatu ahal izateko. IP21 eta Hispavista Labs elkarlanean, informazio eta komunikazio teknologietan oinarriturik, sentsorizazio eta datuen ustiapena ahalbidetzen dituzten teknologiak gaineratzeaz aparte, datuen kudeaketa eta kontrol osoa edukitzeko aukerak eskaintzen dituzten hautabideak erantsi dituzte jasangarritasun-energetikoaren L4/2019 Legeari erantzuna emateko asmoz.

Adimendun sistemei eta automatizazio teknologiei esker, kontsumoarekin erlazionaturiko informazio guztia biltzen, aztertzen, partekatzen eta irregulartasunak ezabatzen trebea bihurtu da e-Menhir Energy. Bestalde, kontadoreen geoposizionamendua eta aurrezte-kalkulu automatikoen zerbitzuak ere eskaintzen ditu kontratu bakoitzeko.

Goierriko Garapen Agentziak, eta beste 10 udalerrik; Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura eta Zegamak baiezkoa eman diote jada plataformari, aurrezteari eta kontsumoaren eraginkortasunari lehentasuna emateko asmotan. E-Menhir Energy plataformari esker, aurtengo helburu nagusia, udalerrietako instalazioen urteko energia-kontsumoa %10a aurreztea izan da.

Data

15 Azaroa 2022

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia