Pobrezia energetikoari aurre egiteko formakuntzak
Goierriko energia mahaitik energia alorreko formakuntza saio ezberdinak burutu dira ekaina eta uztaila bitartean. Formakuntza hauek eskualdeko energia mahaiko energia planean aurreikusita zeuden 2023rako.
Formakuntza saioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentutik finantzatua izan da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapen Agentzien arteko hitzarmenaren bitartez.
Formakuntza saioen helburua energiak biltzen dituen gai desberdinen inguruan sakontzea izan da. Udal langile teknikoei, batez ere gizarte langileei, eta eskualdeko zenbait eragileei zuzendutako saioak izan dira pobrezia energetikoari aurre egiteko helburuarekin.
Formakuntza Goiener Elkartearen eskutik eman da eta hiru saiotan banatu da:
• 1. saioa: Energia faktura: ulertu eta hobetu.
• 2. saioa: Pobrezia energetikoa: zer da, eta nola egin aurre?
• 3. saioa: Energiaren erabilera eta kontsumo jasangarria.
Saio hauen helburua langile teknikoen gaitasunak hobetzea izan da, herritarrei energiaren alorrean lagundu ahal izateko eta pobrezia energetikoari aurre egiteko begirada txertatuz.
Formakuntza ekainaren 15ean hasi zen, eta uztailaren 13an amaitu zen hirugarren eta azken saioarekin.