Skip to main content

Energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa sustatzeko Argitu tailerrak Goierrin

Energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa sustatzeko Argitu tailerrak Goierrin

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023ko Argitu tailerren programaketa aurkeztu du. Energia Argitu programaren helburua modu erraz batean energia-kontsumoaren murrizketa eta eraginkortasun energetikoa sustatzea da.

Goierrin eskainiko diren tailerrak hauek izango dira:

Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe:

  • Olaberria: Urriak 24, 18:30etan Udaletxeko ganbaran.
  • Ordizia: Azaroak 9, 18:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan.
  • Idiazabal: Abenduak 19, 18:00etan Udaletxeko Areto Nagusian.

Komunitate Energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute:

  • Beasain: Urriak 24, 18:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan.
  • Gaintza: eguna eta ordua zehazteke.

Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!:

  • Mutiloa: Azaroak 8, 18:30etan Udaletxeko ganbaran.

Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako:

  • Beasain: Azaroak 14, 18:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan.
  • Ordizia: Azaroak 16, 18:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan.

Aldez aurretik izena eman beharko da ondorengo helbidean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tailerra burutzeko 5 pertsonek eman beharko dute izena, bestela bertan-behera geldituko da, aurrez izena-eman duten lagunei jakinarazita.

Data

18 Urria 2023

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia