Skip to main content

2024ak gure argindar eta gas fakturetan ekarri dituen aldaketak

2024ak gure argindar eta gas fakturetan ekarri dituen aldaketak

2022an argiaren prezioak gora egin zuela ikusi genuen. Ondorioz, 2023ko abenduaren 31ra arte indarrean egon diren neurri batzuk hartu ziren. 2024. urte honetan, gure argi-eta gas fakturetan eragina izango duten hainbat aldaketa ikusiko ditugu:

Argiaren faktura: 

  • BEZa:
    • 10 kW-etik beherako potentziak: %5etik %10era igoko da. 2024.urte guztian zehar (betiere handizkako merkatuko prezioa MWh-ko 45 eurotik gora mantentzen bada).
    • 10 kW-etik gorako potentziak: %21ean mantentzen da.
  • Zerga elektrikoa:
    • Urtarriletik martxora: %0,5etik %2,5era igo da. 
    • Apiriletik ekainera: %2,5etik %3,8ra igoko da.
    • Uztailetik aurrera: %5,11ra itzuliko da.
  • "Salbuespen iberikoa" edo "gasaren prezioaren muga": ezabatuko da.

  • Bono soziala: 2024ko ekainaren 30era arte %65eko (kontsumitzaile kaltebera) eta %80ko (kontsumitzaile kaltebera larria) beherapenak mantenduko dira. Ondoren, %25era eta %40ra itzuliko dira. 

Gas faktura:

  • BEZa: 
    • Urtarriletik martxora: %5etik %10era igo da. 
    • Apiriletik aurrera: %21era igoko da. 
  • Auzo-erkidegoentzako tarifa arautua (TUR): tarifa honi 2024eko ekainaren 30era arte mantenduko da (ezin izango da orain kontratatu). 

Goierritarra bazara, aldaketa horiek ezagutzeko eta faktura berrikusteko Goierriko Energia Bulegora etor zaitezke, goierritarrei energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzen duen gunera.

Hitzordua eskatzeko: 

Telf: 843 739 988

Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Data

19 Urtarrila 2024

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia