Ba al dakizu argindar eta gas tarifa egokiak dituzun?

Gaur egun argindar eta gas tarifa ezberdinak aurki ditzakegu: merkatu arautukoak eta merkatu askekoak, ordu bereizketarekin edo 24 orduz prezio finkoarekin, zerbitzuekin edo zerbitzurik gabe...
Bat edo beste izatea komeni zaigun jakiteko, gure fakturak aztertu beharko ditugu. Argindar eta gas fakturek bi termino garrantzitsu izaten dituzte:
Argindar fakturetan:
- Potentzia (edo termino finkoa): Etxean argindarra izateagatik ordaintzen da, eta kW-etan neurtzen da. Aldi berean konektatu ditzakegun gailu kopurua zehazten du. Kostua kontratatutako potentziaren, fakturatutako egunen eta kW-ak duen prezioaren araberakoa izango da.
- Kontsumitutako energia: fakturatutako aldian kontsumitutako argindar kantitatea da, eta kWh-etan neurtzen da. Kostua kontsumitutako argindarraren eta kWh-ak duen prezioaren araberakoa izango da.
Gas fakturetan:
- Erabilgarritasuna (edo termino finkoa): etxean gasa izateagatik ordaintzen da. Kostua fakturatutako egunen eta egun bakoitzak duen prezioaren araberakoa izango da.
- Kontsumitutako energia: fakturatutako aldian kontsumitutako gas kantitatea da, eta kWh-etan neurtzen da. Kostua kontsumitutako gasaren eta kWh-ak duen prezioaren araberakoa izango da.
Bi termino hauez gain, badaude ere beste hainbat lerro garrantzitsuak direnak, hala nola zerbitzuak eta BEZa.
Prezioak eta baldintzak urte batetik bestera alda daitezke. Beraz, fakturak urtean behin berrikustea gomendatzen da.
Kontratatuta duzun tarifa zure beharretara egokitzen den ziurtatzeko, etor zaitez Goierriko Energia Bulegora, energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzen duen gunera. Arreta zuzena eta doakoa eskainiko dizugu.
Hitzordua eskatzeko: