Aurreztu argindar fakturan bonu sozialarekin
Bonu sozial elektrikoa argindar fakturan lor daitekeen deskontua da. Gobernuak arautzen du, eta egoera sozioekonomiko ahulean dauden etxeak babesten ditu.
Zenbateko deskontua izan dezaket?
Betetzen diren balditzen arabera, deskontuak ondorengoak dira:
- % 25: kontsumitzaile kaltebera. % 65era igo da 2024/06/30era arte.
- % 40: kontsumitzaile kaltebera larria. % 80ra igo da 2024/06/30era arte.
- Energia-krisiak kaltetutako etxeei laguntzeko helburuarekin, aldi baterako izaera duen bonu sozial berezi bat sortu da. Honek % 40eko deskontua du eta, oraingoz, 2024/06/30era arte egongo da eskuragarri.
Zer baldintza bete behar ditut?
Bonu soziala jasotzeko, ondorengo baldintzetako bat bete beharko da:
- Familia ugaria izatea.
- Gutxieneko pentsioa jasotzea.
- Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera jasotzea (BGDS, gaztelaniaz IMV).
- Bizikidetza-unitatearen urteko diru sarrerek ezarritako muga ez gainditzea:
Egoera berezia duen kiderik badago, mugak zabaldu egiten dira. Egoera bereziak:
- % 33 edo gehiagoko ezgaitasuna.
- Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktimak.
- II. edo III. mailako mendekotasuna.
- Guraso bakarreko bizikidetza unitatea.
Non egin dezaket eskaera?
Eskaera ondorengo erreferentziazko merkaturatzaileekin soilik egin daiteke. 6 ezberdin daude:
Irizpideak betetzen dituzun jakin nahi baduzu edota eskaera egin nahi baduzu, etor zaitez Goierriko Energia Bulegora, prozesu osoan lagunduko zaitugu.
Hitzordua eskatzeko: