Nola aurreztu dezaket energia etxean?
Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako “Etxean energia aurrez dezakegu erosotasunik galde gabe!” gida praktikoak zenbat aholku ematen dizkigu, energia eta dirua aurreztuz, gure etxeko erosotasuna hobetzeko.
Ondoren, aipatutako gida horretan bila ditzakegun zenbait gomendio azalduko dizkizugu:
ARGIA
- Ordezkatu lanpara zaharrak A+ edo gehiagoko energia-etiketa dutenengatik.
- Saihestu bonbilla asko dituzten luminariak, armiarma motakoak batez ere.
- Gelak kolore argiz margotu.
ETXETRESNAK
- Bitrozeramika edo labea erabiltzen duzunean, itzali janaria prestatzen amaitu baino 5 minutu lehenago, hondar-beroa aprobetxatuko duzu.
- Jarri hozkailuaren termostatoa 5ºC-ko tenperatura minimoan eta izozkailua -18ºC-ko minimoan.
- Desizoztu janaria zuzenean hozkailuan jarrita, doako hotz-irabaziak izango dituzu.
- Saiatu hozkailua etengabe ez irekitzen eta ixten, kontsumoa % 20 murriztuko duzu.
- Eduki izozkailua beteta: izoztuta dauden elikagaiak hotz iturri bat dira eta produktu berriak hozten laguntzen dute, kontsumo elektrikoa murriztuz.
- Ahal duzun guztietan, jarri martxan garbitzeko etxetresna elektriko guztiak osorik beteta daudenean.
- Erabili hainbat etxetresna elektrikok duten “ECO” zikloa, ura eta energia aurreztuko dituzu. Gehiago irauten duten arren, tenperatura baxuagoa erabiltzen dute eta ura berrerabili egiten da.
- Berrikusi eta aldatu izozkailu, hozkailu eta labeen gomazko junturak hondatuta daudenean: atea ez bada ongi ixten, barruko tenperatura galdu egingo da eta energia gehiago kontsumituko du.
- Edozein etxetresna elektriko aldatzeko orduan, aukeratu A+ edo gehiagoko etiketa dutenak.
- Indukziozko sukalde elektrikoek bitrozeramika motakoek baino % 20 energia gutxiago kontsumitzen dute, har ezazu kontuan sukaldea berritzeko orduan.
BEROKUNTZA
- Gelaren batean berogailua erabiltzen ez baduzu, mantendu gela horien ateak itxita.
- Egunez, mantendu hegoalderantz orientatutako leihoen gortinak irekita, horrela, eguzkiaren beroa aprobetxatuko duzu etxea epeltzeko.
- Tximinia baldin baduzu, itxi tiroa erabiltzen ari ez zarenean.
- Alfonbrak aukera ona dira lur hotzetako isolamendua hobetzeko.
- Kokatu geletako altzariak modu egokian: ez jarri besaulkiak edo sofak erradiadoreen ondoan.
- Erabili silikona, masila edo burletak aire-infiltrazioak murrizteko.
- Pertsiana aukeratzen duzunean, aukeratu zirrikiturik gabeko kutxa dutenak, hau da, kutxa estankoa dutenak.
- Zure etxeko bero-igorgailuak (erradiadoreak) aukeratzen dituzunean, aukeratu errendimendu handikoak.
URA
- Berogailu sasoia ez denean, jarri galdararen hautagailua “sólo ACS” (“etxeko ur beroa soilik”) dion posizioan, ura ez da hain bero egongo.
- Komunean ura aurrezteko metodo merke bat tangan urez betetako botila bat edo bi jartzea da; husten duzun bakoitzean 1,5 eta 3 litro bitartean aurreztuko dituzu.
- Ez eragin txorrotei ur beroaren posizioan ur beroa behar ez baduzu, mantendu posizio hotzean.
- Konpondu txorrotetako ihes edo tanta-jario guztiak: hilabete batean 100 litro ur xahutzea saihestuko duzu.
- Txorrota berrienek emaria mugatzeko gailuak dituzte; txorrota zaharrenen kasuan, aireztagailuak edo zurrusta haustekoak jar ditzakezu; ur- eta energia-gastua murriztuko duzu.
- Instalatu dutxa-buru eraginkorrak, erosotasunik galdu gabe murriztuko duzu ur gastua.
- Kondentsazio-galdara baduzu, programatu tenperatura baxuan lan egiteko (55-60ºC).
- Zure galdara zaharra berritzeko asmoa baduzu, aukeratu kondentsazioko bat edo tenperatura baxuko bat, errendimendu handia baitute, % 110era bitartekoa; % 30eko energia-aurrezkia lor dezakezu.
Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, zatoz Goierriko Energia Bulegora.
Hitzordua eskatzeko: