Goierriko Energia Bulegotik autokontsumo partekatuaren inguruko tailerra eman da Itsasondon
Goierriko Energia Bulegotik autokontsumo fotovoltaiko partekatuaren inguruko tailerra eman zen Itsasondoko Udalean. Jarduera hori maiatzaren 28an izan zen, HITZAR Energia Komunitatearen eta Itsasondoko Udalaren laguntzarekin.
Tailer honetan autokontsumo partekaturen puntu garrantzitsuenak azaldu ziren, hala nola zer den, nola funtzionatzen duen eta honek ekar ditzakeen onurak. Horrez gain, horrelako proiektu batean sartzerako garaiak kontuan izan behar ditugun gaiak azaldu ziren, ondoren erabaki hoberenak hartu ahal izateko.
Inguruan sortzen ari diren Energia Komunitateak, besteak beste, autokontsumo partekatu proiektu ezberdinak martxan jartzen ari dira. Tailer honetan, honen inguruko ideia ezberdinak partekatzeko eta zalantzak argitzeko aukera egon zen.
Goierriko Energia Bulegotik bultzatzen diren ekintzen helburu nagusietako bat, herritarrek energia gaietan dituzten ezagutzak handitzea da. Zuk ere informazio gehiago jaso nahi baduzu, zatoz Goierriko Energia Bulegora.
Hitzordua eskatzeko: