Zer prezio izango du gasak datozen hiru hilabeteetan?
Gasaren faktura ondorengo merkaturatzaileetako batekin iristen bazaigu, merkatu arautuko ABT tarifa (gaztelaniaz TUR, Tarifa de Último Recurso) kontratatuta izango dugu.
Irudian agertzen ez diren gainontzeko merkaturatzaile guztiak, merkatu librekoak dira. Beraz, bakoitzak prezio ezberdinak jarriko ditu.
ABT edo TUR tarifa arautua, irudian ikus daitezkeen 4 erreferentziazko merkaturatzaileek bakarrik eskaini dezakete. Tarifa honen prezioak hiru hilabetez behin berrikusi eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, BOEn, argitaratzen dira.
Urtean kontsumitzen dugunaren gas kantitaearen arabera, 3 talde bereizten dira:
- TUR.1: urteko kontsumo 5.000 kWh edo txikiagoa bada.
- TUR.2: urteko kontsumo 5.000 eta 15.000 kWh artekoa bada.
- TUR.3: urteko kontsumo 15.000 eta 50.000 kWh artekoa bada.
Dagokigun taldea zein den jakiteko, gas faktura bat begira dezakegu.
Aipatutako talde bakoitzak bere prezioak izango ditu. Datozen hiru hilabeteetako prezioa ondorengoak dira:
*K: urteko kontsumoa
Etxean gas naturala baduzu, tarifa hau kontratatzea gomendatzen dugu, baldintza hoberenak eskaintzen baititu.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, zatoz Goierriko Energia Bulegora.
Hitzordua eskatzeko: