Skip to main content

Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoaren Bulegoak eskualdeko agentziekin indarrak batzen ditu

Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoaren Bulegoak eskualdeko agentziekin indarrak batzen ditu

Pasa den irailaren 26an Naturklima Eraikinean Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaia ospatu zen. Bertan, Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoaren Bulegoaren funtzio esanguratsuenak ezagutzeko aukera izan genuen.

Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoaren Bulegoak aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu autokontsumo-proiektuak bultzatzeko eta herritarrek trantsizio energetikoan duten parte-hartzea indartzeko.

Abian jarri zenetik, energia bulegoa erreferente bat da herritarrei eta tokiko erakundeei aholkularitza eta laguntza emateko energia-komunitateak sortzen eta finkatzen, funtsezkoak baitira energia berriztagarriak sortzeko eta lurraldean autokontsumoa egiteko. Ahalegin horri esker, Gipuzkoak 60 energia-komunitate aktibo ditu gaur egun; horietatik 55 herritarrak dira, eta 5 industrialak, 10.000 familia inguru hornitzen dituztenak, 55 udalerritan banatuta.

2024rako ekimen berriak

Energia bulegoak ekimen berriak jarri ditu abian, Gipuzkoako energia-eraldaketan herritarren parte-hartzea sustatzen jarraitzeko. Aurreikusitako jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Instalazio fotovoltaikoak eta energia-komunitateetako ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak denbora errealean monitorizatzea.
  • Gipuzkoako Energia Komunitateen Lehen Foroa antolatzea, urriaren amaierarako aurreikusia. Foro horretan esperientziak partekatuko dira eta energia-komunitateen sorkuntza- eta kudeaketa-prozesuen hobekuntza bultzatuko da.

Ekimen horiekin, energia bulegoak herritarrak ahalduntzeko eta lurraldearen energia-kulturan aldaketa sustatzeko konpromisoa indartzen du, energia garbiak, tokikoak eta jasangarriak eskuratzea erraztuz. Eskualdeko agentziek, eragile estrategikoak diren aldetik, funtsezko zeregina dute proiektu horien hedapenean eta tokiko baliabide eta eragileen mobilizazioan, eredu energetiko jasangarriago eta sozialki bidezkoago baterantz aurrera egiteko.

Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoa

Data

07 Urria 2024

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia