ASTEKLIMA 2024 Goierrin
2024ko urriaren 18tik 27ra bitartean, Euskadin Asteklima, Klimaren eta Energiaren Astearen bosgarren edizioa ospatu da. Hau Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren laguntzarekin.
Ekimen honek, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu.
Goierriko Energia Bulegotik, goierritarrei zuzendutako 2 ekintza burutu dira:
- 2024/10/22an Idiazabalgo Udalaren laguntzarekin: Autokontsumorako aukerak jabekideen komunitateetan hitzaldia. Hitzaldi honetan, instalazio fotovoltaikoen bidez jabeen komunitateetan autokontsumorako dauden aukerak eta hau gauzatzeko egin beharreko urratsak azaldu dira.
- 2024/10/23an Goiekin: Argindar fakturak ulertzeko eta hobetzeko tailerra. Tailer honetan etxera iristen zaizkigun argindar fakturak ulertzen ikasi da. Horrez gain, tarifa egoki bat aukeratzeko gakoak azaldu dira.
Ekintza hauek goierritarrek energia gaietan dituzten ezagutzak handitzeko eta eskualdeko energia trantsizioan laguntzeko helburuarekin egin dira.