Skip to main content

Goierriko udalei zuzendutako energia eta klima formakuntza

Goierriko udalei zuzendutako energia eta klima formakuntza

Goierriko energia mahaitik energiaren eta klimaren arloko 2 formakuntza saio burutu dira, non hauek Laia Kooperatibak eman dituen. Formakuntza saio hauek eskualdeko 18 udalei zuzenduak egon dira, eta eskualdeko energia planean jasota zeuden.

Saio hauen helburu nagusia gaurko energia eta klima arloaren testuingurua ezagutarazi eta bereziki argitaratu berri den Trantsizio Energetikoarekin eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak udalei ezartzen dizkien betebehar berrien berri ematea izan da, betebehar hauei erantzuteko tresnak emanez.

Saio hauen edukia ondorengoa izan da:

  • 1. SAIOA: Urriak 10. Lehen saio honetan energia eta klimaren testuingurua eta energia trantsizioari eta klima-aldaketari buruzko lege (1/2024 Legea) berriaren berri eman da.
  • 2. SAIOA: Urriak 17. Saio honetan, udalei energia trantsizio eta klima-aldaketaren baitan toki eta lurralde ezberdinetan aurrera eramaten diren ekimenak azaldu dira. Era berean, Udalei ekintzara jaisteko lagungarriak izan daitezkeen finantza bideak (dirulaguntzak) eta ekimenak aurrera eramateko bestelako baliabide eta tresnak erakutsi dira.

Formakuntza Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentutik finantzatua izan da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapen Agentzien arteko hitzarmenaren bitartez.

Data

14 Azaroa 2024

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia