2025ak gure argindar eta gas fakturetan ekarri dituen aldaketak

2025 urteak kontsumitzaileon argindar eta gas fakturetan hainbat aldaketa ekarri ditu. Hauek dira aldaketa esanguratsuenak:
- Argindarraren BEZa % 21era itzuli da
BEZa 2024ko uztailean % 10era murriztu zen, baina 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, ohiko % 21 aplikatuko da, krisiaren aurretik aplikatzen zen tasara itzuliz.
Gasarenak, berriz, % 21en jarraituko du.
- Bonu sozialaren deskontuen jaitsierak uztailera arte jarraituko du
Deskontuak, eskuarki, % 25ekoak (kontsumitzaile kaltebera) eta % 40koak (kontsumitzaile kaltebera larria) izan dira. Baina jasandako energia-krisiaren ondorioz, 2022an % 65era (kontsumitzaile kaltebera) eta % 80ra (kontsumitzaile kaltebera larria) zabaldu ziren.
Orain, deskontu horiek honela ari dira murrizten:
DENBORA TARTEA |
DESKONTUA Kontsumitzaile kaltebera |
DESKONTUA Kontsumitzaile kaltebera larria |
2025 urtarrila-ekaina | % 50 | % 65 |
2025 uztaila-abendua | % 42,5 | % 57,5 |
2026 urtarriletik aurrera | % 35 | % 50 |
Aldaketa hauez gain, aipatzekoa da ere gas naturalaren ABT (TUR) tarifaren prezioek 2025eko lehen hiruilekoan igoera bat jasango dutela.
Termino finkoa berdin mantenduko da, eta termino aldakorra (kontsumoa) horrela aldatuko da:
HIRUHILEKOA | TARIFA MOTA (RL) | TERMINO ALDAKORRA (€/kWh) |
2024 urria-abendua |
TUR 1 TUR 2 |
0,05750762 0,05646757 |
2025 urtarrila-martxoa |
TUR 1 TUR 2 |
0,05115873 0,05011868 |
TUR 1: Urteko kontsumoa<5.000 kWh
TUR 2: 5.000< Urteko kontsumoa< 15.000 kWh
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, etor zaitez Goierriko Energia Bulegora, arreta zuzena eta doakoa eskainiko dizugu.