Skip to main content

EHKBk Goierriko Energia Bulegoagatik 2024 Euskadiko Kontsumo Saria irabazi du

EHKBk Goierriko Energia Bulegoagatik 2024 Euskadiko Kontsumo Saria irabazi du

Pasa den abenduaren 11n 2024ko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sariak ospatu ziren, hainbat proiektu eta ekimen aitortuz.

EHKBk, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak, Goierriko Energia Bulegoagatik "Kontsumitzaileen babes handiagoa eta kontsumitzaile arduratsuak izateko prestakuntza lortzearen aldeko jarduketak" kategorian jaso zuen saria.

Sari hori Javier Hurtado Domínguez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Antonio Julián Rodríguez Esquerdo, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak eman zuten.

Energia bulegoaren lana eta helburuak hobeto ezagutu nahi badituzu, aurkezpen bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu: BIDEOA

Data

13 Otsaila 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia