Skip to main content

Energia jasangarriaren eta pobrezia energetikoaren lurralde mahaia

Energia jasangarriaren eta pobrezia energetikoaren lurralde mahaia

Goiekik Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak antolatutako energia jasangarriaren eta pobrezia energetikoaren lurralde mahaian parte hartu du.

Lurralde Mahaia funtsezko ekimena da Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren konpromisoaren barruan; izan ere, urtero hitzarmenak sinatzen ditu eskualdeko garapen-agentziekin, eskualde guztietan energia jasangarriko proiektuak sustatzeko. Akordio horiei esker, eraginkortasun energetikoko neurri zehatzak bultza daitezke, energia berriztagarrien erabilera susta daiteke eta pobrezia energetikoari aurre egin dakioke. Aurten, gainera, hitzarmen horien zenbatekoa handitu egingo da, eta guztira 600.000 euroko inbertsioa izango da 2025 honetarako. Horrela, eskualde bakoitzak 60.000 euro jasoko ditu bere beharretara egokitutako planak garatzeko.

Bileran eskualde bakoitzean azken urtean bultzatutako proiektuen berri eman da.  Esperientzia-truke horrek indartu egiten du lurralde-lankidetzaren ekosistema, eta aukera ematen du jardunbide egokiak eskalatzeko eta ekintzen inpaktua maximizatzeko.

Goiekiren kasuan, hitzarmen honi esker, 2024an eskualdeko energia bulegoa, eskualdeko komunitate energetikoen hausnarketa, enpresetara mugikortasun jasangarria eta energia trantsizio eta klima aldaketa gaietan formakuntza eman ahal izan da.

Momentu honetan 2025ean aurrera eramango diren ekintzak garatzen ari gara.

 

Data

05 Martxoa 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia