Gasaren prezio berriak: 2025eko apiriletik ekainera

Kontratatutako tarifak eragin zuzena dauka hilero edo bi hilero iristen den fakturaren kostuan.
Gasaren faktura ondorengo merkaturatzaileetako batetik iristen bada, merkatu arautuko ABT tarifa (gaztelaniaz TUR, Tarifa de Último Recurso) kontratatuta egongo da. Tarifa hau gas naturala duten etxebizitzetan kontrata daiteke, eta lau erreferentziazko merkaturatzaileekin bakarrik eskaintzen dute. Merkaturatzaile horiek ondorengo irudian ikus daitezke:
TUR tarifa Estatuak arautzen du, eta hiruhilean behin eguneratzen da, Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuz.
Baldintzak urtean kontsumitzen dugun gas kantitatearen arabera aldatzen dira. Etxebizitzen kasuan, normalean 2 talde edo sarbide-bidesari (peaje de acceso) bereizten dira:
- RL1 edo TUR.1: urteko kontsumoa 5.000 kWh edo txikiagoa bada.
- RL2 edo TUR.2: urteko kontsumoa 5.000 eta 15.000 kWh artekoa bada.
Bakoitzarena zein de jakiteko, gas fakturan agertzen den sarbide-bidesaria edo peaje de acceso begiratu daiteke.
Aipatutako talde bakoitzak bere prezioak izango ditu. Datozen hiru hilabeteetako prezioa ondorengoak dira:
TUR prezioak: apirila, maiatza, ekaina |
Termino finkoa €/hilabete |
Termino aldakorra (kontsumoa) €/kWh |
TUR.1 | 3,26 | 0,04375929 |
TUR.2 | 5,66 | 0,04271925 |
Kontsumoa aurretik adierazitakoa baino altuagoa bada, egin klik hemen gainontzeko prezioak ikusteko.
Aipatzeko da 2025. urteko bigarren hiruhileko honetan kontsumoaren prezioak jaitsi egin direla.
Gomendioa: konpara ezazu zure tarifak dituen baldintzekin. Ezberdinak badira eta etxean gas naturala baduzu, tarifa hau kontratatzea gomendatzen dugu, baldintza hoberenak eskaintzen baititu.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, zatoz Goierriko Energia Bulegora.
Hitzordua eskatzeko: