Skip to main content

Faktura elektrikoa irakurtzen ikasteko tailer praktikoa Altzagan

Faktura elektrikoa irakurtzen ikasteko tailer praktikoa Altzagan

Altzagako Energia Komunitatearen (GEK ALTZAGA) ekimenez, datorren maiatzaren 19an, 19:00etan, Altzagako Ertotxen tailer praktiko bat eskainiko dugu Goierriko Energia Bulegotik. Tailerraren helburua herritarrei argindar-faktura irakurtzen eta interpretatzen laguntzea da, zalantzak argituz eta hobetzeko tresnak eskainiz.

Faktura elektrikoa askotan korapilatsua izan daiteke, eta horregatik, saio honetan, faktura baten atal nagusiak azalduko ditugu. 

Faktura pertsonalak aztertzeko aukera egongo da. Beraz, parte hartzaileei azken argindar-faktura eramatea gomendatzen diegu, norberaren kasu zehatza aztertu ahal izateko.

Faktura elektrikoa ulertzea kontsumo arduratsuago baten lehen urratsa izan daiteke. Zatoz eta parte hartu!

Data: maiatzak 19, astelehena.

Ordutegia: 19:00.

Kokapena: Altzagako Ertotxen.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Data

13 Maiatza 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia