Skip to main content

Udan argindar kontsumoa murrizteko aholkuak

Udan argindar kontsumoa murrizteko aholkuak

Uda iristean, tenperaturak igo egiten dira eta askotan etxeetako elektrizitate kontsumoa ere bai. Goierriko Energia Bulegotik aholku batzuk partekatu nahi ditugu, modu eraginkor batean etxea fresko mantentzen lagunduko dizutenak, argindar faktura gehiegi handitu gabe.

1. Ordurik freskoenetan aireztatu

Aireztatu etxea goizean goiz eta gauean. Egunez, mantendu pertsianak eta gortinak itxita, batez ere hegoaldera eta mendebaldera begira dauden leihoetan, beroa sar ez dadin.

2. Etxetresnen erabilera mugatu

Etxetresna elektrikoek beroa sortzen dute. Horien erabilera mugatuta edota ordutegia zainduta, ez da handituko etxea hozteko beharra.

3. Sukaldea modu eraginkorrean erabili

Bitrozeramika motako sukalde elektrikoetan, itzali plaka janaria prestatzen amaitu baino 5 minutu lehenago. Horrela, hondar-beroa aprobetxatuko duzu eta energia aurreztuko duzu.

4. Janaria hozkailuan desizoztu

Janaria zuzenean hozkailuan desizozten baduzu, doako hotz-irabaziak izango dituzu, hozkailuaren kontsumoa gutxituz.

5. Izozkailua beteta eduki

Izoztuta dauden elikagaiak hotz iturri bat dira eta produktu berriak hozten laguntzen dute. Horri esker, izozkailuaren kontsumo elektrikoa txikiagoa izango da.

6. Ur beroa ez alferrik erabili

Ez eragin txorrotei ur beroaren posizioan ur beroa behar ez baduzu. Mantendu hotzaren posizioan.

7. Autokontsumoa aprobetxatu

Eguzki-panelak badituzu, momentu egokia da egunean zehar sortutako energia aprobetxatzeko. Saiatu etxetresna elektrikoen erabilera (garbigailua, ontzi-garbigailua…) eguzkiaren ordurik altuenetara egokitzen.

Data

12 Ekaina 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia