Skip to main content

Gasaren TUR tarifaren prezio berriak: 2025eko uztailetik irailera

Gasaren TUR tarifaren prezio berriak: 2025eko uztailetik irailera

Merkatuan gas naturalarentzat tarifa ezberdinak aurki daitezke. Gaur egun, tarifarik merkeena merkatu arautuko Azken Baliabideko Tarifa (ABT edo gaztelaniaz TUR) da, Gobernuak ezartzen duena eta hiruhilez behin Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eguneratzen dena.

Pasa den hiruhilekotik kontsumoaren prezioak % 6 jaitsi dira, eta horrela mantenduko dira iraila amaitu arte: 

TUR: uztaila, abuztua, iraila

Termino finkoa, €/hileko

Termino aldakorra (kontsumoa), €/kWh
TUR.1 3,26 0,04122575
TUR.2 5,66 0,04018571
TUR.3 13,37 0,04018571

Gainontzeko prezioak ikusteko, egin klik hemen.

Nola jakin tarifa hau dudan?

TUR tarifa gas naturala duten etxebizitzetan kontrata daiteke, eta lau erreferentziazko merkaturatzaileek bakarrik eskaintzen dute:

Beraz, faktura ondorengo merkaturatzaileetako batetik iristen bazaizu, TUR tarifa izango duzu.

Zein prezio aplikatuko zaizkit?

Prezioak urteko gas kontsumoaren arabera sailkatzen dira. Etxebizitzen kasuan, normalean 3 talde edo sarbide-bidesari (peaje de acceso) bereizten dira:

  • RL1 edo TUR.1: urteko kontsumoa 5.000 kWh edo txikiagoa bada.
  • RL2 edo TUR.2: urteko kontsumoa 5.000 eta 15.000 kWh artekoa bada.
  • RL3 edo TUR.3: urteko kontsumoa 15.000 eta 50.000 kWh artekoa bada. 

Ikus zeurea fakturan: sarbide-bidesari (peaje de acceso).

Gomendioa: gas naturala baduzu, konparatu zure tarifa TUR tarifarekin. Alde garrantzitsuak egon daitezke.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, zatoz Goierriko Energia Bulegora.

Tel.: 843 739 988

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Data

09 Uztaila 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia