Skip to main content

Aldundia eta garapen agentzien arteko sinadura ekitaldia energia planak bultzatzeko

Aldundia eta garapen agentzien arteko sinadura ekitaldia energia planak bultzatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du lurraldeko hamar garapen agentziekin, energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta pobrezia energetikoaren aurkako borroka tokiko eta partaidetzazko ikuspegitik sustatuko dituzten energia planak bultzatzen jarraitzeko. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 600.000 euro bideratuko ditu eskualdeko energia planak indartzeko eta trantsizio energetiko justu, jasangarri eta herritarrengandik hurbil baterantz aurrera egiten jarraitzeko. José Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak eta Debabarrena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Goierri, Urola Garaia, Debagoiena, Beterri-Buruntza, Bidasoa eta Urola Kosta eskualdeetako ordezkariek hitzarmena sinatu dute. Hamar eskualde horiek lurraldeko 89 udalerrietatik 88 ordezkatzen dituzte, eta sareko lurralde-eredu bat finkatzen dute energia-erronkari aurre egiteko. 

Eskualdeko agentzia bakoitzak 60.000 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du bere testuingurura egokitutako jarduera espezifikoak garatzeko. Akordioaren helburua da Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia indartzea eskualdeko plangintza- eta ekintza-sare baten bidez, udalerriek energia-trantsizioan laguntza teknikoa eta tresna eraginkorrak izan ditzaten. 

Goierri eskualdean, hitzarmen honi esker, hainbat ekintza abian jarriko dira, hauek izanik esanguratsuenak: 

  • Eskualdeko energia diagnostikoa. Energia berriztagarrien sorkuntzarako eskualdeko potentziala aztertu.
  • Eskualdeko komunitate energetikoen hausnarketa mahaia.
  • Enpresetara mugikortasun jasangarria.
  • Energia bulegoa.

Data

11 Uztaila 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia