Argindar faktura ulertzeko 5 gako
Argiaren faktura konplikatua iruditu daiteke, kontzeptu tekniko eta zenbakiz betea. Baina, funtsezko atal gutxi batzuetan laburbil daiteke. Gida praktiko honen bidez, argiaren faktura irakurri ahal izango duzu, eta atal bakoitzak zer esan nahi duen ulertu.
1. Kontratatutako potentzia (termino finkoa)
Zure instalazioak aldi berean eska dezakeen energia-kantitate maximoa da (kW). Hilero ordaintzen da, nahiz eta ez kontsumitu.
Zenbat eta potentzia handiagoa izan, orduan eta garestiagoa izango da. Potentzia zure beharretara egokitzeak aurrezten lagunduko dizu.
2. Kontsumoa (energia terminoa)
Zati aldakorra da: erabiltzen duzun kWh bakoitzeko ordaintzen duzuna. Zure ohituren eta kontratatutako tarifaren araberakoa da.
Komertzializatzaileek eskaintza desberdinak egiten dituzte, prezio desberdinekin, bai potentziarentzat, bai kontsumoarentzat.
3. Karguak eta beste kontzeptu batzuk
Kostu arautuak (sistema mantentzea, bonu sozialaren finantziazioa) eta kontagailuaren alokairua sartzen dira.
4. Zergak
BEZa (% 21) eta zerga elektrikoa (% 5,11).
5. Zerbitzu gehigarriak
Konpainia batzuek aseguruak edo mantenuak gehitzen dituzte. Benetan behar dituzun aztertzea komeni da, baja eman dezakezulako.
Goierriko Energia Bulegotik zure faktura ulertzen eta zuretzat egokiena den tarifaren inguruan orientatzen lagundu diezazukegu.