Skip to main content

Energia Komunitateetan genero ikuspegia txertatzeko saioa burutu da Goiekin

Energia Komunitateetan genero ikuspegia txertatzeko saioa burutu da Goiekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, aurtengo martxo aldera, Energia Komunitateetan emakumeen parte hartzearen eta hauetan genero ikuspegia txertatzearen inguruko diagnostiko bat jarri zuen abian Beatriz Álvarez Ferreroren eta Idoia Lekue Peñaren eskutik.

Jada hainbat pauso eman dituzte ekimen honetan, hala nola: Energia Komunitateetako bazkideei inkesta bat helaraztea, hainbat komunitateetako kideekin elkarrizketak egitea eta genero ikuspegia Energia Komunitateetan txertatzeko praktika onak bildu eta aztertzea.

Prozesuari amaiera ematen joateko, beste urrats bat gauzatu da: hainbat komunitateetako bazkideekin bi ordutako formakuntza-tailer bat burutzea. Goiekin 2025eko irailaren 30ean egin zen, non jada martxan dauden eskualdeko energia komunitateek zein sortzen bidean daudenek parte hartu zuten.

Saioa elkar ezagutzen eta bakoitzaren egoera azaltzen hasi zen. Segidan, aurretik burututako inkesta eta elkarrizketen ondorioak partekatu zituzten. Berdintasunaren oinarrizko kontzeptuak ere argitu eta hainbat praktika on azaldu ziren. Azkenik, esperientziak partekatu eta galderen txanda zabaldu zen.

Data

08 Urria 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia